Ibarrangelun egin zuten Busturialdeko dantzari eguna, zapatu iluntzean. Eskualdeko hainbat herritatik zein Bakiotik heldutako 140 dantzari inguru batu ziren, eta giro ederra sortu zela azaldu dute Lorea dantza taldeko kideek; hotza egin zuen, baina euririk ez zuen bota, gainera. Frontoian izan zen dantza ikuskizuna, eta Ibarrangeluko taberna batean afaldu zuten. Ostean, erromerian dantza egiteko aukera izan zuten, Lagan.
Ibarrangeluko Lorea, Bermeoko Alkartasuna, Mundakako Gazte Zar, Busturiko Irrintzi Alai, Foruko Urdaibai, Gernika-Lumoko Elai Alai eta Gautegiz Arteagako Artie dantza taldeak parte hartu zuten zapatuko dantzari egunean. Busturialdekoa ez den arren, Bakioko Itxas Alde dantza taldeak ere parte hartzen du bertoko dantzari egunetan.
Lorea dantza taldea Don Domingo Zuluagak birsortu zuen, 1949. urtean. Aurten, gainera, Zuluaga jaio zeneko mendeurrena denez, urte osoan zehar ospakizunak gin dituzte herrian. Era berean, gaur egun dantza taldeko kide direnek Zuluaga gogoan izan dute, “hark taldea sortu ez balu gaur egun ez genukeelako dantzari egunik ospatuko Ibarrangelun”.
-
-
Argazkilaria: Txebi Arriaga
-
-
Argazkilaria: Txebi Arriaga
-
-
Argazkilaria: Txebi Arriaga
-
-
Argazkilaria: Txebi Arriaga
-
-
Argazkilaria: Txebi Arriaga
-
-
Argazkilaria: Txebi Arriaga
-
-
Argazkilaria: Txebi Arriaga
-
-
Argazkilaria: Txebi Arriaga
-
-
Argazkilaria: Txebi Arriaga
-
-
Argazkilaria: Txebi Arriaga
-
-
Argazkilaria: Txebi Arriaga
-
-
Argazkilaria: Txebi Arriaga
-
-
Argazkilaria: Txebi Arriaga
-
-
Argazkilaria: Txebi Arriaga
-
-
Argazkilaria: Txebi Arriaga
-
-
Argazkilaria: Txebi Arriaga
-
-
Argazkilaria: Txebi Arriaga
-
-
Argazkilaria: Txebi Arriaga
-
-
Argazkilaria: Txebi Arriaga
-
-
Argazkilaria: Txebi Arriaga
-
-
Argazkilaria: Txebi Arriaga
-
-
Argazkilaria: Txebi Arriaga