Argazkia: Complutense Cisneros
Bizkaia Gernika errigbi taldeak porrot handia jaso zuen Complutense Cisnerosen zelaian. Partida orekatua izan zen hasieran. Madrildarrek erritmoa hartu zuten momentuan, baina, zelaian nagusitzen hasi ziren. Hala, garaipen handia lortu zuen Cisnerosek. Hain zuzen, 49-7 galdu zuten basurdeek.
Partida galdu arren, Bizkaia Gernikak sailkapeneko seigarren postuan jarraitzen dute, 20 puntugaz. Atzetik dituen taldeak, hala ere, oso hurbil daude
sailkapenean.