Hilabete honetako irakurleen txokoan Karmele Jaio idazlearen
Ez naiz ni liburuaz ariko dira bertaratzen direnak. Ohi legez, hileko hirugarren eguenean batuko dira. 18:30ean ipini dute hitzordua Bermeoko udal liburutegian. Isa Castillok egingo ditu dinamizatzaile lanak.
Euskarazko liburu bati buruz hitz egiteko aukera eskaintzen du irakurleen txokoak. Hala, interesa duten horiek hilean behin jartzen dute hitzordua. Aste honetan Karmele Jaioren
Ez nai ni liburua izango dute aztergai. Parte hartu gura duten horiek, liburutegian eskatu ahalko dute liburua irakurtzeko, eta eguenereko irakurrita eroan beharko dute.
Irakurleen txokoa ekimenaren bitartez, Bermeoko Udalak euskarazko literaturaren irakurzaletasuna sustatu nahi du batetik, eta bestetik, euskaraz idazten duten idazleak ezagutara eman nahi dituzte. Horrez gain, talde egonkor bat lortzeko helburua dute eta partaideen eta dinamizatzaileen arteko konfiantza giroa sortzea ere.