Cultural Durango 1-0 menpean hartu ostean, gernikarrak lehen lau sailkatuen artean sartu dira berriro. Irailaren amaieran egon ziren play-offetan azkenengoz, baina poztasunak gutxi iraun zien bertokoei. Izan ere, ordutik lehen lau sailkatuetatik kanpo egon da Gernika.
Etxeko zaleen laguntzagaz durangarrei irabazita, Gernika 25 puntugaz jarri da sailkapen orokorrean. Hain justu, laugarren sailkatua da. Beasain bigarren sailkatua, gainera, hiru puntura baino ez dago. Portugalete hirugarren sailkatuak, bestalde, 27 puntu dauzka.
Zigor gogorra bermeotarrentzat
Bermeok porrot mingarria jasan behar izan zuen Balmasedaren zelaian. Kostaldekoek 3-0 galdu zuten. Hamargarren mnutuan hasi zen partida okertzen. Epaileak txartel gorria atera zion Bermeoko jokalari bati, eta falta horretan lehen gola sartu zuen Balmasedak. Bigarrena hamar minutuago sartu zuten Balmasedakoek, eta hirugarrena 70. minutuan.
Bermeotarrak nahi eta ezin aritu ziren. Aurkariaren areara heltzeko ahaleginak egin zituzten, baina guztia irten zitzaien txarto. Partida galduta, Bermeok hamahirugarren postura arte egin du behera. Hamasei puntu dauzkate kostaldekoek.