Gernika-Lumoko neskek hobeto jokatu zuten partidaren zenbait momentuta, baina ohikoa baino maila apalagoan aritu ziren hainbat momentutan. Hala, 65-53 galdu zuen Gernika Bizkaiak Cadi La Seu talde katalandarraren kontrako nurketa. Asteburukoa denboraldiko bigarren porrota izan zen jarraian. Guztira, hiru norgehiagoka galdu dituzte bertokoek, eta sailkapeneko bosgarren postuan dira.
Partida ez zen ondo hasi. Katalandarrak erasokor zelairatu ziren, seigaren minuturako 11-3 jarriz. Lehen laurdenaren amaieran, baina, gernikarrek aldea txikitzea lortu zuten, 15-10 jarriz.
Bigarren laurdenean markagailuari buelta ematea lortu zuen Gernika Bizkaiak. Vanderwall-en eta Mazic-en saskiratzeak erabakiorrak izan ziren aurretik jartzeko. Atsedenaldia baino lehen, esaterako, bertokoak 23-27 aurreratu ziren.
Bazirudien Gernika-Lumokoak partida irabazteko aukera izan zezaketela, baina atsedenalditik bueltan bertokoek txarto jokatu zuten. 19-4ko partziala lortuz, Cadi La Seuk markagailuan ihes egitea lortu zuen. Hirugarren laurdenaren amaieran 11 puntuko aldea zuen.
Gernikarrak nahi eta ezin aritu ziren azken laurdenean. Defentsan ez zuten ohiko sendotasuna erakutsi, eta erasoan ere ez zuten asmatu. Hala, porrota jasota bueltatu ziren etxera.