Eneko Espainiaratu zutenean Gernika-Lumon egin zuten manifestazioa
1997ko uztailaren 21ean Oviedoko Buenavista polizia etxearen kontra granadekin eraso egitea leporatzen dio fiskalak, eta, guztira,
71 urteko zigorra eskatuko du busturiarrarentzat, biharko auzi saioan.
Gaurko saioan, Eneko Goieaskoetxeak berak deklaratu du, baita fiskalaren eta defentsaren lekukoek ere: poliziak, ertzainak eta Kepa Arronategi preso politiko gernikarra izan dira gaur deklarazioa eman duten lekukoak. Biharko auzi saioan beraien argudioak aurkeztuko dituzte bai defentsaren abokatu Jone Goirizelaiak, eta baita fiskalak berak ere. 10:30ean dute hitzordua auzitegian.
2011ko uztailean atxilotu zuten Goieaskoetxea, Cambridgen (Erresuma Batua). 2012an
estraditatu zuten Espainiara, eta gaur epaituko duten kausa dela medio dute preso, behin-behinean.