Madrilen jokatuko dute ligako bederatzigarren partidua Gernika-Lumoko basurdeek
Madrilgo Complutense Cisneros taldearen aurka neurtuko ditu indarrak zapatuan Gernika Bizkaia Rugby Taldeak. Hain zuzen, 16:00etan hasiko dute partidua Complutense Cisneros taldearen zelaian, Madrilen.
Gaur gaurkoz, seigarren dira sailkapen orokorrean gernikarrak, eta zapatuko hitzorduan sailkapeneko hirugarrenen aurka jokatu beharko dute partidua. Hain justum zortzi partidutik sei irabazi dituzte madrildarrek, eta, hala, 30 puntu eskuratuta dituzte dagoeneko. Gernika Bizkaia, aldiz, 20 puntugaz da sailkapenean, lau partidu irabazi eta beste lau galdu ostean.
Joan den asteburuan eskuratu zuten Gernika-Lumoko jokalariek denboraldiko laugarren garaipena Bartzelonaren aurkako partiduan. Partidua ondo hasi ez bazan ere, 32-18 amaitu zuen markagailuak, etxekoen alde.