Etxeko zaleen babesean jokatuko du Gernikak, eta Itxasganetik urrun Bermeok
Hirugarren Mailan jokatzen duten Busturialdeko futbol taldeek ligako hamahirugarren jardunaldia jokatuko dute asteburuan. Gernikak Urbietan bertan jokatuko du, baina Bermeok Balmasedaren zelaia bisitatu beharko du.
Gernikarrek, hortaz, etxeko zaleen babesa izango dute domekan jokatuko den partidan. Hain justu, 17:00etan hasiko da bertokoen eta Cultural Durangoren arteko neurketa. Ez da norgehiagoka erreza izango. Durangarrak zortzigarren sailkatuak dira hemezortzi puntugaz, eta, irabaziz gero, Gernikarengandik puntu bakarrera jarriko lirateke sailkapenean. Gernikak garaipena lortuz gero, baina, bertokoek play-off postuetan sartzeko aukera izango lukete. Jardunaldia jokatu aurretik bosgarren sailkatuak dira 25 puntugaz.
Bermeorentzat ere partida garrantzitsua da. Irabaziz gero, gorako joeran jarraituko luke kostaldeko taldeak, posturen bat aurreratuz. Bermeoren eta Balmasedaren arteko neurketa zapatuan jokatuko dute, zapatuan, 17:30etik aurrera. Bermeo hamaikagarren sailkatua da hamasei puntugaz. Balmaseda, bestalde, hamahirugarrena da hamalau puntugaz.