Ergometroan eta korrikan lehiatuko dira mundakarrak zapatuan
Lehen duatloia antolatu du Mundakako Arraun Taldeak, Mundaka Basque Countryren laguntzagaz. Bizikletan barik, arraun egiteko ergometro makinan aritu beharko dute parte hartzaileek, eta, horrez gain, korrika ere egin beharko dute. Antolatzaileek azaldu dutenez, maila ezberdinetan sailkatuta parte hartuko dute izena ematen dutenek.
Hain zuzen, alebinek (10 eta 11 urtekoak), infantilek (12 eta 13 urtekoak), kadeteek (14 eta 15 urtekoak), gazteak (16 eta 17 urtekoak) eta nagusiek (18 urtetik aurrerakoak) parte hartu ahal izango dute zapatuko hitzorduan.
Parte hartzaileak 11:00etan batuko dira udaletxeko plazan, eta dortsalak hartu beharko dituzte parte hartzaileek.