Apirilera arte ringetik kanpo egongo da Morgako boxeolaria, eta, hala, azaroaren 15ean, zapatuan, izatekoa zen boxeo-borrokaldia ezin izango du lehiatu. Euclides Espitiaren aurkako borrokaldirako entrenatzen ari zela hartu du min morgatarrak. Horren ondorioz, datorren astean dira ebakuntza egitekoak. Dena den, medikuen arabera, Morgako boxeolariak zeharo berreskuratuko du lehiatzeko ahalmena.
Ebakuntza-gelara ahalik eta muskulo gehienarekin sartzeko, fisikoki entrenatzen ari dela aitortu du morgatarrak. Sendatze prozesuan, bestalde, geldi egon beharko du bizkaitarrak, eta, ostean, iraupen ariketari eta kardiobaskularrari ekingo diola azaldu du. Behin ukabila erabiltzeko aukera duenean, eskuzorroekin, puching-arekin eta zakuarekin entrenatzen hasiko da Lejarraga; betiere, sendagileen gomendiopean.
Hala, bere onena ematera bueltatuko dela ziurtatu du.