Borrokan taldea (argazkia: Asier Gogortza)
Gernika-Lumoko Trinkete Antitxokoak bi kontzertu hartuko ditu zapatuan. Hain zuzen, Borrokan eta Napoka Iria taldeen musikagaz gozatzeko aukera izango dute musika zaleek, 21:30ean hasita.
Borrokan taldea, 90 hamarkadaren erdialdean sortu zen, eta gaur egun boskotea da. Lan berria grabatu dute aurten. Hala, Trinkete Antitxokoan lan horretako abestuko dituzte.
Hitzez ulertu ezin dena omendu nahi nuke. Oraintxe diskoa 2007an kaleratu zuten eta oraingoan
Zuak izenburua duen lana dakartzate.
Napoka Iria bikotea da Triketen joko duen beste taldea. Bi kitarra akustiko eta ahotsaz baliatuz, kantu rock kutsuko kantu lasaiak bezain progresiboak jotzen dituzte. Gipuzkoarrek bost lan grabatu dituzte dagoeneko:
Napoka Iria (2006),
Poortstraat 58 (2008),
Lehertarazi edifizioak (2011),
Itzal Itzazu Argiak #2 (2013; martxoa),
Arnasten ikasteko berriz (2013; urria). Hala, musika apartaz gozatzeko aukera izango dute bildutakoek.