Urtero legez aangiztarrek azaroko bertso saioagaz emango diote hasiera Gabonetako kultur egitarauari barikuan (azaroak 14). Aurten, hamabosgarren biderrez antolatu du bertso afaria Gantzabale elkarteak, eta maila handiko bertsolariak ekarri dituzte. Hain zuzen, Amets Arzallus eta Uxue Alberdi ariko dira bertsotan, Ajangizko Herriko Tabernan.
Afaria 21:00ak aldera hasiko da. Dagoeneko zarratu dute izen ematea, eta 52 lagun apuntatu dira. Porrusalda, buztana saltsan, gazta eta intxaurrak jango dituzte bildutakoek. Sarrerak 25 euro balio zituen. Horietatik 20 afaria ordaintzeko dira, eta gainontzekoa bertsolariei ordaintzeko.