http://www.youtube.com/watch?v=NN4FWPNEou8
ETB1eko Goenkale telesailean 11 urtez aritu zen, eta
Tximista ezizenaz eman zen ezagutzera. Azken hilabeteetan, Joseba Usabiaga
Oroitza-penak lana ari da plazaratzen, eta Bermeoko Nestor Basterretxea aretoan ere izango da; hain justu, barikuan (azaroak 14), 19:00etatik aurrera. Lau eurotan eskuratu dezakete sarrera interesatuek.
Oraingoan esperientzia pertsonaletan oinarritutako lan barregarri bat dakar aktoreak. Hain zuzen, 30 urte inguruko gazte baten “oroitzak eta penak” kontatzen ditu, umorea albo batera utzi barik. Usabiagak berak
elkarrizketa baten aipatu zuen bezala, “barre egiteko da, eta, gainera, nahiko eroa da. Abestu egiten dut, akordeoia jotzen dut, mozorrotu egiten naiz, argazkiak eta ikus-entzunezkoak proiektatzen ditut…”
Antzerkian Iker Galartzarekin izandako pasadizoak;
Goenkale telesailean pasatako 11 urteetan izandako gorabeherak eta Maria Luisa ere izango ditu hizpide; famak ligatze kontuetan duen eraginaz; eta bere heavy-metaleko abeslari alderdiaz ere ariko da, bestek beste.