Antzerki taldeak lan berritzailea aurkeztuko du Gernika-Lumoko antzokian, antzerkia eta zinema batuz. 20:00etan hasiko da emanaldia eta bazkideek sei euro ordaindu behar dituzte; gainontzekoek, bestalde, zortzi euro. Gaztelerazko antzerkia da.
Not-Never On Time lanak gai existentzialak jorratzen ditu. Hain zuzen,
merezi al du bizitza bizitzea? eta zeintzuk dira bizitzeko dauzkagun arrazoiak? galderei erantzuten saiatzen da antzezlana. Aktore lanak Arrate Etxebarriak egiten ditu. Khea Ziater konpainiarena, baina, ez da antzerki soila. Izan ere, antzerki taldeak argazkiz eta musikaz osatzen du aktorearen lana.
Sinopsia: “Isbelle 40 urteko emakume bat da. Duela zenbait denbora bizitzaren kolpe gogor bat jasan zuen. Ordutik, depresio egoeratik irtetzeko esfortsu handiak egin dituen arren, hainbatetan egin du bere buruaz beste egiteko saiakera. Bizitzak zentzurik ez daukala sentitzen du Isbellek, eta inork ere ez dio ulertzen. Isbelle bere buruaz beste egiteko hurrengo saiakera egingo du antzerki lanean zehar. Amaieran, baina, norbaitek bizitzeko dauzkan arrazoietaz berba egitera bultzatzen du”.