Hurrengo zapatuan, hilaren 15ean, egingo diote omenaldia Arratzuko Santo Tomas elizako korukideek, lagunek, familiakoek eta herritarrek. Bilbaok 65 urte daramatza, bai Arratzun zein inguruko herrietan, elizkizunetan harmonia jotzen eta kantuan.
Bere ibilbidean, hainbat zuzendarirekin lan egin du arratzuarrak: Antonio Otazua, Juan eta Jesus Mari Sagarna… Bere ibilbide oparoa gogoan izango dute zapatuan, 18:00etan hasiko den ekitaldian. Mezarekin emango diote hasiera, eta, ostean, koruak kontzertua emango du, Alberto Lauzirikaren zuzendaritzapean.
Egunari amaiera emateko, afaria egingo dute Gernika-Lumoko Zallo -Barri jatetxean.