Bertoko elizetan lanak egiteko laguntza emango du aldundiak
Bizkaiko Foru Aldundiak Bilboko Gotzaindegia diruz lagunduko duela jakinarazi du, Bizkaiko eliz ondareko ondasun higiezinak zaharberritzeko. Hain zuzen, aldundiaren Gobernu Kontseiluak 270.000 euroko laguntza ematea onartu du. Bizkaiko 13 ondasun higiezin zaharberritzea sustatuko du laguntza horren bitartez, eta, horien artean izango dira Busturialdeko zenbait eliza.
Hain justu, Busturialdean, Ajangizko Asentzio elizak, Bermeoko Kurtzio baselizak, Sukarrietako San Andres elizak, Gernika-Lumoko San Pedro elizak eta Mundakako Santa Maria elizak jasoko dute aldundiaren laguntza.
ita.