Urtero bezala, Santa Katalina jaien barruan egingo dute Mundakako pil-pil erako bakailao txapelketa. Aurten, gainera, mundakarrek 30nez antolatuko dute txapelketa. Txapelketa azaroaren 22an izango da, baina interesatuek aldez aurretik eman behar dute izena. Hain zuzen, barikura arteko (azaroak 14) epea eman dute antolatzaileek. Parte hartzaileak mundakarrak izan behar dira derrigorrez, eta udaletxean bertan eman behar dute izena. Telefonoz ere deitu daiteke.
Parte hartzaileek hiru osagai bakarrik erabiliko dituzte: berakatza, bakailaoa eta oliba olioa. Modu berean, gas-sua eta lapikoa ere etxetik eraman behar dira. Epaimahaiko kideek puntua, zaporea eta aurkezpena izango dituzte kontuan.