Arduratu plataforma aurkeztuko dute bihar Gernika-Lumon
Bizkaiko Foru Aldundiak eta Etorkintza Elkargoak sustatutako plataforma da Arduratu; Bizkaiko 12 eta 15 urte bitarteko seme-alabak dituzten familiei zuzendutakoa. Gernika-Lumoko Elai Alai aretoan aurkeztuko dute 19:00etatik 20:00etara bitartean.
Plataformaren helburua «familia horiek laguntzea, trebatzea eta aholkatzea da». Horretarako, «seme-alabengan alkohol edo beste droga batzuen kontsumoa bezalako arriskuzko portaera problematikoengandik babestuko dituzten gaitasun pertsonalak, jarrerak, baloreak eta bizimoduak indartzeko gazte eta nerabeengan babes faktoreak sustatu eta arrisku faktoreak murriztuko» dituztelarik.