Ahaztuak-ek kolonbiar exiliatuak izango ditu gogoan zapatuan
Herri bazkaria, ekitaldi politikoa eta musika kontzertuak antolatu ditu Ahaztuak-ek. Gernika-Lumoko ekitaldian Kolonbiako exiliatuak izango dituzte gogoan. Izan ere, estatuaren edota talde paramilitarren erruz hainbat lagunek egin behar izan dute alde Kolonbiatik. Foru plaza inguruan izango da, 18:00etan hasita. 20:00etatik aurrera, bestalde, musika kontzertuak egongo dira pasealekuan. Salvador Amor eta Gabrile Ortegak Rojo cancionero y banderas rotas ikuskizuna taularatuko dute. Lolo Callejo y Los Suyos taldeak ere joko du.