Zirkuagaz lotutako ekintzak izango dira aukeran domekan, Mundakako ludotekan
Ludotekako zerbitzuaren baitan, azarorako egitarau zabala antolatu du Mundakako Udalak. Orain arte, esaterako, bitxigintza tailerra, zirkuko lehen tailerra, Haloween eguneko jardunaldiak, marrazkien bitartez umeen irudimena lantzeko ekintzak eta malabarismoa egiteko karioka egin dituzte hileon. Asteon, berriz, zirkuagaz lotutako ekintzekin jarraituko dute, aurreko tailerretan egindako materiala erabilita.
Hain zuzen, 4 eta 7 urte bitarteko umeei zuzendutako ekintzak egingo dituztela jakinarazi du udalak, eta horiek, beraz, domekan bilduko dira ludotekan, 17:00etatik 18:30era eta 18:30etik 20:00etara.
Udalak, bestalde, gogoratu du Mundakako ludotekak neguko ordutegia duela, eta bariku, zapatu eta domeketan duela herritarrak zabalik.
Neguko ordutegia
Barikuetan.
– 4 eta 7 urte bitarteko umeentzat: 18:00etatik 19:00etara.
– 7 eta 12 urte bitartekoentzat: 19:00etatik 20:00etara.
Zapatuetan. 8 eta 12 urte artekoentzat egoten da zabalik: 17:30etik 19:00etara eta 19:00etatik 20:30era.
Domeketan. 4 eta 7 urte bitarteko umeentzako izaten da zabalik: 17:00etatik 18:30era eta 18:30etik 20:00etara.