Saltoki txikiei kudeaketa hobetzen laguntzeko tailerra emango du Merkataritza Bultzatzeko Bulegoak, azaroaren 17tik 21era.
1+1=3, merkataritza eta uztartzea du izenburu, eta zerbitzuak eta produktuak zelan uztartu azalduko die teknikari batek parte hartzaileei. Hain zuzen, honako edukiak landuko dituzte ikastaroan: ideien uztartzea, beste enpresa batzuren esperientziak, ideia egokiak zelan aukeratu, sormen teknikak…
Interesa dutenek azaroaren 13a izango dute izena emateko azken eguna. Horretarako, 946 257 940 telefono zenbakira deitu edo Merkataritza Bulegora jo dezakete.