Euronet 50/50 max programa tarteko, energia kontsumoa %50 murruiztu gura du. Energia aurrezteko pizgarri ekonomikoak daramatzan sistema berritzailea da: erabilera egokia bultzatzen du, eta energiaren kudeaketa du oinarri.
Intelligent Energy Europe Europako programaren laguntza izango du udalak berau garatzeko. Allende Salazar eta Barrutia ikastetxe publikoetan ezarriko du programa. Hain zuzen, aurrezten dutenaren %50 ordainduko die udalak ikastetxeei. Ikasle eta irakasleak eurak izango dira energia aurrezteko ardura izango dutenak, beharrezkoak ez direnean eskolako argiak amatatzen, termostatoaren tenperatura erregulatzen edota ordenagailuak noizbehinka ikuskatzen, besteak beste.
Udaletxeko, Urbietako eta Santanapeko gastu energetikoa ere ikuskatu egingo dute, programa horren baitan.