Etxeko bolumen handiko Bermeoko bilketa zerbitzuan zenbait aldaketa egin dituzte
Bermeoko Udaleko Ingurumen Sailetik jakinarazi duten moduan, aurrerantzean etxeko bolumen handiko bilketa zerbitzua erabili gura duten herritar horiek, telefono zenbaki berri bat erabili beharko dute abisua emateko. Horrez gain, enpresaren izena ere aldatu dutela aipatu dute, Rezikleta izatetik, Koopera Ingurumen Zerbitzuak izatera pasatu da.
Eguaztenetan eskaintzen da bolumen handiko bilketaren zerbitzua eta telefono berria hurrengoa da: 94-612 11 77. Zerbitzuak izan dituen aldaketa horiei buruzko informazioa emateko udalak eskuorriak banatuko ditu urtea amaitu baino lehen.