Villalibre Young Ligue-ko partida baten (Argazkia: Athletic)
Hamazazpi urte ditu, baina zeresan handia ematen ari da gernikarra. Athleticen harrobiko jokalaria Basconia taldean ari da jokatzen aurten, eta zortzi gol sartu ditu dagoeneko. Hala, Hirugarren Mailako pitxitxia da Villalibre. Basconiak hamahiru gol baino ez ditu sartu liga hasiera honetan. Hortaz, gernikarraren golei esker mantentzen da taldea sailkapenaren erdian.
Hala ere, ez dira izan Gernika-Lumokoak denboraldi hasieran sartu dituen gol bakarrak. Izan ere, Young Ligue txapelketan beste bi gol sartu ditu Athleticen gazteen taldeagaz.
Atlantikoko Kopa
Bestalde, Espainiako 18 urtez azpikoen taldeagaz Atlantikoko Kopa jokatzeko hautatu dute Villalibre. Otsailean lehiatuko du txapelketa hori.