San Martin santu zaindariaren egunaren harira, txerrikiak jateko hitzorduak izan dituzte asteburuan Foruan eta Bermeon. Sukarrietako Kanala auzoan, bestalde, gaur bilduko dira bazkari herrikoia egiteko.
Foruan, esaterako, zapatuan hasi eta bihar amaituko dituzte San Martin jaiak. Batez ere atzo, «giro ederra» izan dutela aipatu dute Foruko Udaletik. San Martin jaietan ohikoa duten karakol txapelketan hamar parte hartzaile izan dira aurton eta Sukarrietako Lakaren kazola izan zen onena. Nekazal azoka, dantza saioa eta aizkolarien arteko erronka ere izan dituzte besteren artean asteburuan. Bihar, berriz, briska txapelketarekin eta txerri zozketarekin amaituko dituzte ospakizunak.
Sukarrietako Kanala auzoko bizilagunak gaur ari dira San Martin santuaren eguna ospatzen. Meza entzuteko aukera izan dute eta orain bazkari herrikoian bilduko dira.
Bermeok, bestalde, XIII. baserri giroko azoka hartu zuen atzo eta horren barruan, ohiko odoloste txapelketa egin zuten Bermeoko Udalak eta Andeko tabernak antolatuta. Azokan, bestalde, txerrikia dastatzeko aukera izan zuten bertaratutakoek, eta baserrietan txerriak zelan hiltzen dituzten ezagutzeko aukera ere izan zuten. XIII. Odoloste Txapelketako lehenengo saria Bermeon geratu da beste behin ere.
Kepa Landa sukaldariak gidatutako epaimahaiarentzat Jeronimo harategiarena izan da gozoena. Bigarren saria Gernika-Lumoko Jesus Mari harategiarentzat izan da, eta hirugarrena, berriz, Morga harategiarentzat. Aurten, hogeitabi odoloste aurkeztu dituzte txapelketara, Bermeoko, Bakioko, Mungiako, Gernika-Lumoko eta Loiuko zenbait harategitik, hain zuzen. Domekako azokaren baitako erakusmahairik politenarentzat ere saria izan zen. Aurreko urteetako moduan, sari hori Izarzugaza harategiak hartu zuen.
Jeronimo Mateos Gomez, Harakina: «Pozik hartzen ditugu sariak, lana ondo egiten dugula erakusten baitute»
Lehenengo saria laugarrenez jarraian. Pozik egotekoa izango da.
Gero eta pozago hartzen ditugu sariak, horrek esan nahi baitu gure lana ondo egiten dugula. Urterik urte, gainera, hobetzen saiatzen gara.
Hobetzea posible al da?
Ahal dugun heinean, saiatzen gara eta hobetu ezin bada, kalitate berdina eskaintzen saiatzen gara. Jendea oso pozik dago guk egiten ditugun odolosteekin.
Zenbat odoloste saldu ziren atzo azokan?
Kantitate zehatza ezin nizuke esan, baina eroandako guztiak saldu ziren. Bi aste arinago hasi ginen prestatzen egun horretarako, goizaldean hasi lanean eta gauera arte.
Zure odolosteek sekreturik ba al dituzte?
Sekretua ondo egitea da, besterik ez. Kalitatezko porruak eta tipula erabiltzea da sekretu bakarra.
Beste txapelketaren batean parte hartuko al duzu?
Urtarrilean Mungiako San Antontsu jaietako txapelketan ere parte hartuko dugu. Iaz, gurea aukeratu zuten barazkiz egindako odolosterik onena, beraz, aurten ere parte hartuko dugu. Lautan parte hartu dugu Mungiako txapelketa horretan eta hirutan etorri gara sariarekin.
Txapelketak irabaztea lagundu egiten du salmentetan?
Bai. Esaterako, domekan, saria eman aurretik odoloste guztiak salduta zeuden, jendeak badakielako aurreko urteetako irabazleak izan garela, eta gainera, gureak gustoko dituztelako.
-
-
-
Foruko San Martin jaiak
-
-
-
-
-
Foruko San Martin jaiak
-
-
-
-
Foruko San Martin jaiak
-
-
Foruko San Martin jaiak
-
-
Jeronimo Mateos harakina
-
-
Bermeoko San Martin jaiak
-
-
Bermeoko San Martin jaiak
-
-
Bermeoko San Martin jaiak
-
-
Bermeoko San Martin jaiak
-
-
Bermeoko San Martin jaiak
-
-
Bermeoko San Martin jaiak
-
-
Bermeoko San Martin jaiak
-
-
Bermeoko San Martin jaiak
-
-
Bermeoko San Martin jaiak
-
-
Bermeoko San Martin jaiak
-
-
Bermeoko San Martin jaiak
-
-
Bermeoko San Martin jaiak
-
-
Bermeoko San Martin jaiak
-
-
Bermeoko San Martin jaiak
-
-
Bermeoko San Martin jaiak
-
-
Bermeoko San Martin jaiak
-
-
Bermeoko San Martin jaiak
-
-
Bermeoko San Martin jaiak
-
-
Bermeoko San Martin jaiak
-
-
Bermeoko San Martin jaiak
-
-
Bermeoko San Martin jaiak
-
-
Bermeoko San Martin jaiak
-
-
Bermeoko San Martin jaiak
-
-
Bermeoko San Martin jaiak
-
-
Bermeoko San Martin jaiak
-
-
Jeronimo Mateos harakina
-
-
Jeronimo Mateos harakina
-
-
-
Bermeoko San Martin jaiak
-
-
Bermeoko San Martin jaiak
-
-
Bermeoko San Martin jaiak
-
-
Bermeoko San Martin jaiak
-
-
Bermeoko San Martin jaiak
-
-
Bermeoko San Martin jaiak
-
-
-
Bermeoko San Martin jaiak
-
-
Bermeoko San Martin jaiak
-
-
Bermeoko San Martin jaiak
-
-
Bermeoko San Martin jaiak
-
-
Bermeoko San Martin jaiak
-
-
Bermeoko San Martin jaiak
-
-
Bermeoko San Martin jaiak
-
-
-
Bermeoko San Martin jaiak