Joan den azaroaren 5eko denboraleak Gaztelugatxeko San Juaneko baselizan kalteak sortu zituela azaldu dute ingurua zaintzeaz arduratzen diren San Juan Batzordeko kideek. Tximisten ondorioz, argindar-maila erre da eta baseliza barruan eskegita zeuden itsasontzi maketak eta arrantzaleen kuadroak jausi direla jakinarazi dute, «horietan kalteak eraginez».
Horrez gain, aldarea eta eskailerak argiztatzen dituzten zenbait foku ere hondatu direla aipatu dute.