Futbol asteburu ederra izan da Hirugarren Mailan jokatzen duten Busturialdeko futbol taldeentzat. Gernikak zein Bermeok garaipena lortu dute, sailkapenean aurrera eginez.
Gernikak, esaterako, 0-3 irabazi zuen Santurtziren zelaian. Bertokoek garaipen nahiko erreza lortu zuten, sailkapen orokorrean bosgarren jarriz. Hain justu, 22 puntu dauzkate gernikarrek. Play-off postuak bi puntura daude, eta Beasain bigarren sailkatua hiru puntura. Hala, play-offetako borrokan sartuta jarraitzen du Gernikak.
Bermeok, bestalde, 2-1 irabazi zuen Zamudioren kontrako neurketa. Bermeotarrek ez zuten ondo hasi partida, baina, markagailuan aurreratzea lortu zuten. Kostaldekoei, baina, ez zien asko iraun poztasunak. Lehen zatia amaitu orduko, Zamudiok partida berdindu zuen. Garaipenaren gola 73. minutuan sartu zuten bermeotarrek.
Partida irabazita, Bermeok gora egin du sailkapenean. Hain zuzen, 11. jarri dira hamasei puntugaz.