Argazkilaria: Txebi Arriaga
35 minutuz, garaipena lortu zezaketela erakutsi zuten gernikarrek, baina Spar Girona hobeto moldatu zen azken bost minutuetan. Katalandarrek bereziki fin aritu ziren jaurtiketetan, eta hiruko erabakiorrak saskiratu zituzten. Hala, partida guztia oso orekatua izan arren, Gironaren aldeko errenta handiagaz amaitu zen norgehiagoka. Hain justu, 59-78.
Lehen zatia oso parekatua izan zen. Ez gernikarrek ezta katalandarrek ere ezin izan zuten markagailuan ihes egin. Hala, tentsio handiko neurketa izan zen. Lehen laurdena, esaterako, 20nako emaitzakagaz amaitu zen. Atsedenaldian, bestalde, Gironak hiru puntuko aldea izan zuen. Bertokoak ondo aritu ziren, eta ezin hobeto eutsi zieten Herrialde Katalanetakoei.
Bigarren zatia ez zen ondo hasi. Gironak lasaitasun gehiagoz jokatu zuen, saskiratze garrantzitsuak lortuz. Hala, 26. minuturako, 43-51 jarri zren aurretik. Gernika Bizkaiak ez zuen etsi, eta markagailuan hurbiltzea lortu zuen 5-0eko partziala lortu ostean.
Hirugarren laurden horretan hasi zen okertzen partida. Carbo katalandarra maisuki aritu zen, partida Gironaren alde jarriz. Hain justu, zortzi puntuko errentagaz amaitu zen azkenaurreko laurdena.
Azken laurdenean nahi eta ezin ibili ziren gernikarrak. Gironak hiruko erabakiorrak sartu zituen, eta jaurtiketa gehienetan asmatuzuen. Gernika Bizkaiak, bestalde, presaka jokatu zuen, eta ez zuen jaurtiketetan asmatu. Partidan ikusitakoaren arabera porrot handiegia jaso zuten bertokoek.