Hainbat tailer antolatu ditu Zainduz programak: barreterapia, esaterako
Zaintzan, zaindu zaitez tailerra egingo dute eguaztenean. Gernika-Lumon izango da, baina horren beharra duten Busturialdeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea osatzen duten 18 udalerrietako herritarrei egin diete hara joateko deia.
Elai-Alai aretoan egingo dute tailerra, 17:30ean. Besteak beste, laguntza emanez, zaintzaile direnek norbere buruaren zaintzak duen garrantziaz jabetu daitezen du xede eguaztenean emango duten tailerrak. Hala, zaintza lana errazteko tresnak emango dizkiete familia zaintzaileei.
Horren beharra duenak, gainera, aholkularitza eta laguntza psikologikoa jasotzeko aukera izango du. Eta beharrizan horiek identifikatzeko ere baliatu gura dute etziko hitzordua.