32-18 hartu zuten menpean Barcelona (Herrialde Katalanak). Garaipena lortuta, Bizkaia Gernikak seigarren postuan mantentzeko pauso sendoa eman zuen, bosgarren postura apur bat hurbilduz. Hain zuzen, gernikarrek 20 puntu dituzte
sailkapen orokorrean. Bathco bosgarren sailkatuak puntu bat gehiago dauka, eta Vigo zazpigarrren sailkatuak bi puntu gutxiago.
Barcelona azkenaurreko sailkatuaren kontrako partida, ez zen ondo hasi bertokoentzat. Barcelonak aurrea hartu zuen lehen minutuetan, eta gernikarrek norgehiagokari buelta eman behar izan zioten. Hain zuzen, basurdeak 19. minutuan jarri ziren aurretik lehenengoz, 10-8ko emaitzagaz. Katalandarrek, baina ez zuten etsi eta entsegu bati esker aurretik jarri ziren berriro. Atsedenaldira 17-13ko emaitzagaz joan ziren bi taldeak.
Atsedenalditik bueltan, Bizkaia Gernikak joko hobea egin zuen, eta kalitate handiko zenbait jokaldi egin zituen. Denboraldiko minuturik hoberenetan, gernikarrek erasokor jokatu zuten, hirugarren eta laugarren entseguak eginez. Hala, bonus puntua ere eskuratu zuten bertokoek.
Azken 20 minutuetan Barcelonak aurrera egin zuen, baina gernikarrek defentsako lan ona egin zuten aurkarien erasoak zapuztuz.