“Pozik” hartu du Xabier Legarreta Bermeoko alkate ohiak Bizkaiko probintzia auzitegiaren erabia; izan ere, behin betiko itxi du Beruala auzia, EH Bilduk uztailaren 16an aurkeztutako errekurtsoa atzera bota ondoren. Legarretaren esanetan, “bi urteko prozesu honetan auzitan jarri dira nire ohorea eta zintzotasuna baina gauzak ondo egin izanak ematen didan lasaitasuna geratu zait”.
Bizkaiko probintzia auzitegiaren ebazpenak argi uzten du Legarretaren arabera, “San Martineko etxebizitzen kudeaketa legearen arabera egin zela eta Eusko Alderdi Jeltzalearen (EAJ) aldetik, gauzak ondo egin zirela”. Bermeoko alkate ohiaren ustez, “Beruala auzia behin betiko artxibatu izanak, agerian utzi du EH Bilduk EAJren aurka daukan estrategia politikoa. Ezker Abertzaleak estrategia honen aldeko apustua Bizkaia osora zabaldu du, ez du Bermeon bakarrik erabaili. Helburu bakarra alderdi baten izen ona zikintzea da, botoak lortzearren”.
Beruala auzia behin betiko artxibatuta gelditu ostean, prozesu judizial horrek udal finantzentzat izan duen koste ekonomikoa aztertuko dutela azaldu du Legarretak: “kostu horiei gehitu beharko zaizkie, gainera, San Martineko etxeak eraisteak karri dituenak”. Kostu ekonomikoak “ondo aztertu” ondoren, “erantzukizun politiko egokiak” eskatuko dituztela jakinarazi du alkate ohiak.