Bermeoko Almikeko auzobidea eta Artike bidea zirkulaziora itxiko dituzte saihesbideko lanengatik
Hain zuzen ere, eguaztenean eta barikuan, 08:00etatik 12:00etara, Almikeko auzobidea zirkulaziora moztuko dute. Saihesbideko lanen baitan, Artikeko biaduktua eraikitzen hasi dira eta toki horretan garabia ezarri behar dutela jakinarazi dute Bermeoko Udaletik. Bestalde, Artike bidea, Irastorza lantegitik aurrera hain zuzen, zirkulaziora moztuko dute honako egunetan: eguaztena, gau osoa; eguena, 08:00etatik lanak amaitu arte eta gauez eta barikuan 08:00etatik, lanak amaitu arte.
Era berean, abenduaren 5a bitartean Askatasun eta Artike bideetan ezin daitekeela aparkatu gogorarazi nahi izan dute Bermeoko Udaletik. Herritarrei, gainera, beraien laguntza eskertu nahi izan die.