Niko Etxart, eskuman, Gernika-Lumoko Euskal Jaian
Muxikako Garriko bertso eskolak antolatuta, Niko Etxart abeslariarekin kantu afaria egingo dute bariku honetan, Ariatzan. Berau antolatzeko Muxikako Udalaren babesa du bertso eskolak, eta parte hartu gura duenak txartela erosi beharko du aldez aurretik. Hain zuzen, Gernika-Lumoko Auzokoa tabernan ipini dituzte salgai txartelak, eta afariagatik zein osteko jaialdiagatik 20 euro ordaindu beharko dira.