Zapatuan (azaroak 8)
Red Bull Rivals surf txapelketa jokatuko dute Mundakan. Txapelketak Kanariar Uharteetako eta Iberiar Penintsulako surflarien arteko lehia hartuko du, eta bi euskaldun ere ariko dira Europako ezker olatu hoberenaren gainean. Antolatzaileek azaldu dutenez, 09:00etatik 14:00etara aterako dira uretara parte hartzaileak. Olatuen iragarpena aldekoa da, eta bi metrotik gorako olatuak espero dituzte. Hala, goi mailako kirolarien abileziagaz gozatzeko aukera izango dute bertaratzen direnek.
Talde bakoitzeko bost surflarik parte hartuko dute. Hain justu, Pro Surfer, Free Surfer, Junior eta Girl mailetan. Bestalde, talde bakoitzak kapitain bat ere badauka. Apirilean, Kanariar Iharteetan jokatu zuten lehen saioa, eta Penintsulako taldea nagusitu zen. Hala, kanariarrak errebantzarako gogoz daude.
Penintsulako taldeko kideak: Gony Zubizarreta (kapitaina; Galiza); Pablo Solar (Pro Surfer maila; Kantabria); Indar Unanue (Free Surfer maila; Gipuzkoa); Lucia Martiño (Girl maila; Asturias); Ethan Egiguren (Junior maila; Gipuzkoa).
Kanariar Uharteetako taldeko kideak: Jonathan Gonzalez (Kapitaina; Tenerife); Jose Maria Cabrera (Pro Surfer maila; Lanzarote); Antonio Marques (Free Surfer maila; Kanaria Handia); Adelina Taylor (Girl maila (Kanaria Handia); Yeray Garcia (Junior maila; Lanzarote)