Dagoeneko aukeratu dituzte Muxikako Argazki Lehiaketako irabazleak. Bilduma onenaren saria Eneko Ibarguengoitia gernikarrak jaso zuen, baina gainontzeko sariak Muxikan geratu ziren. Lehiaketako argazki hoberena (goiko irudian) Fernando Pereak atera zuen. Gaztetxoen artean Naia Foruria nagusitu zen, eta muxikar batek ateratako argazki hoberena (beheko irudia) Karmelo Ibarretxerena izan zen. Guztira, 19 lagunek parte hartu zuten lehiaketan. Bihartik (azaroak 7) aurrera argazki guztiak egongo dira ikusgai Zubieta Errota eraikinean,
Urriko lanak baserrian izenburupean.
-
-
Fernando Perearen argazki saritua
-
-
Karmelo Ibarretxeren argazki saritua