‘Gernika garretan’ lana prestatzen hasiko dira astelehenean
Gernikako bonbardaketaren urteurrenerako herri antzezlana prestatzen hasteko deialdia egin dute. Gernika garretan antzeztuko dute apirilaren 26an, eta lehen entsegua datorren astelehenean, azaroaren 10ean, egingo dute. Gernika-Lumoko liburutegi zaharrean batuko dira (Andra Mari elizaren aurrean dagoena), 19:00etan.
Gernika sutan antzezlanaren moldaketa den Gernika garretan lanaren antzezpena aurten egin dute gernikarrek lehenengoz, bonbardaketaren urteurrenean.