Orain dela bi urte konpondu zuten Mundakako Santa Katalina baselizako kanpandorrea lurrean aurkitu dute goizeon. Gaur goizaldeko tximista baten ondorioz jeusi dela adierazi dute udaletik. Kanpaia erretiratu dute eta udaltzainek gunea hesitu dute. Kanpandorrea botatzeaz gain, argindar-maila ere erre du tximistak.