Unitate didaktikoak
Gernika-Lumoko Udaleko Euskara Sailak eta Gernikazarra Historia Taldeak 2009an sinatutako hitzarmenari amaiera emango diote azken bi unitate didaktikoekin. Erdi Aroan Gernika-Lumo nolakoa zen erakustea eta irakastea dute helburu kaleratutako liburuxkak, eta, guztira, zortzi izan dira. Kaleratu berri dituzten azken biak honako hauek dira:
Erdi Aroko ekonomia Gernika-Lumon eta
Erdi Aroko arte ondarea Gernika-Lumon.