“Izugarria” izan da aurtengo Halloween Metal Fest jaialdia, antolatzaileen esanetan. Beldurra eta metal musika uztartzen dituen jaialdiagaz gozatzeko aukera izan zen zapatuan Bermeoko Kafe Antzokian, eta 300 pertsona baino gehiago bertaratu ziren. Iazkoarekin alderatuta, aurton, jende kopurua bikoiztu da, “kontuan izanik bizi ditugun garaia, zaila da”, diote. Beraz, Spookypheria Productions elkarteko kideak “oso pozik” daude. Horien esanetan, zaila izango da gainontzekoetan aurtengoa hobetzea, hala ere, beraien eskuetan dagoen guztia egingo dutela diote hobetzen jarraitzeko.
Bertaratutakoak jaialdiarekin “gustora” geratu direla jakinarazi dute antolatzaileek: “antolatu dugunagatik eskerrak ematera hurbildu zaizkigunak asko izan dira, eta hori guretzat benetan pozgarria da. Indarrak berreskuratzen laguntzeko ezinbestekoa”.
Eskualdeko Sealed Room taldea, Iruñako Dawn of The Maya, Crisix kataluniarrak, Vita Imana madrildarrak eta Overdry andaluziarrak izan ziren Kafe Antzokiko agertoki gainean. Antolatzaileen arabera, “kalitatezko kontzertuak eskaini zituzten guztiek”.
Mozorro gutxi
Urtero legez, mozorrotuta joateko deialdia egin dute antolatzaileek, hala ere, ez ziren asko izan mozorrotuta hurbildu zirenak. Hori bai, izan ziren gutxiak “onak” izan zirela diote. “Agian, datorren urtean, jaialdia Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) Halloween egunean bertan izango denez, jende gehiago animatuko da. Ikusiko dugu”.
-
-
Argazkilaria: Oier Zalbidea
-
-
Argazkilaria: Oier Zalbidea
-
-
Argazkilaria: Oier Zalbidea
-
-
Argazkilaria: Oier Zalbidea
-
-
Argazkilaria: Oier Zalbidea
-
-
Argazkilaria: Oier Zalbidea
-
-
Argazkilaria: Oier Zalbidea
-
-
Argazkilaria: Oier Zalbidea
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-