Sentsibilizazio kanpaina hasi du, eta martxora bitartean luzatuko da.
Zipriztin izeneko ur tantaren aholkuekin, herritarrek kontzientzia hartzea da kanpainaren helburua. Diotenez, ura bizitzeko oinarrizko ondarea da, eta kontsumo ikuspegia gainditzeko eta uraren benetako balioa aitortzeko kontzientziazioa ezinbestekoa deritzo ur partzuergoak.
Horretarako, sentsibilizazio kanpaina integrala burutuko dute, martxora bitartean.
Zipriztin ur tanta izango da protagonista nagusia, eta ikastetxe, eragile zein herritar denengana heldu gura du. Beraz, martxora bitartean, hainbat ekitalditan izango da
Zipriztin.