2009. urtean Laga hondartzan aurkitu zuten lehergailua
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saileko prentsa zerbitzuak azaldu duenez, zapatuan 17:00ak aldera eman zuen herritar batek abisua SOS Deiak-era deituta. Herritar batek aukritu zuen obusa Ibarrangeluko Laga hondartzan eta eskuan hartu zuen, Sos Deiaketik hareatzan uzteko agindua jaso zuen arte.
Abisua jaso eta segidan bertaratu ziren ertzainak Lagara, segurtasun perimetroa zehaztu eta obusak agertu ziren ingurua itxi egin zuen Ertzaintzak, bonbak handik ateratzeko. Ertzaintzaren artezilariak joan ziren hondartzara eta obusa osorik zegoela egiaztatu ostean, atera zuten bertatik.
Ibarrangeluko hondartzan ohiko da mota honetako lehergailuak agertzea, batez ere, 36ko Gerra garaikoak. Ekaiaren 15ean, esaterako, bost obus aurkitu zituzten, eta hiru egun beranduago beste lau. Orduko hartan, lau obusak eztandarazi egin zituzten artezilariek, hondartzaren harkaitzetan. Leherketa horiek guztiak kontrolpean egin zituztela azaldu zuen orduan Segurtasun Saileko prentsa zerbitzuak.