Allende Salazar eta Barrutialdeko zenbait ikasle emakumezkoen eta gizonezkoen arteko berdintasuna sustatzeko tailerretan parte hartu dute. Hain zuzen, Emakunderen autobus ibiltarian izan dira, berdintasunaren aurkako joerak ezagutzeko eta horiei aurre egiten ikasteko. Izan ere, berdintasuna gaztarotik landu beharreko gaia dela deritzo Emakundek.
Ikasleentzako saioaz gain, helduentzako bi tailer berezi ere emango dituzte, Elai Alai aretoan. Goizean aniztasun sexuala lantzen aritu dira gurasoak, eta arratsaldean berdintasunerako heziketa izango dute hizpide. 17:00etan hasiko da gurasoei zuzendutako bigarren tailerra.