Iaz Bathcoren kontra Urbietan jokatutako partida
24-15 galdu zuen Bizkaia Gernikak Bathco Santanderren (Kantabria; Espainia) kontrako neurketa. Partida nahiko orekatua izan zen, eta gernikarrek emaitza hobea lortzeko aukera izan zuten. Hala ere, azkenean puntu barik bueltatu ziren kantabriatik. Neurketa galdu arren, bertoko taldeak seigarren jarraitzen du
sailkapen nagusian.
Lehen zatiaren hasieran, Santanderkoak 10-0 aurreratu ziren. Basurdeek, hala ere, ez zuten etsi eta markagailuan hurbiltzea lortu zuten, entsegu bati esker. Hala, 10-7ko emaitzagaz joan ziren aldageletara bi taldeetako jokalariak.
Bigarren zatia ere bide beretik hasi zuten bi taldeek. Defentsako lanak gailendu ziren, eta puntugutzi lortu zituzten bi taldeek. Partida amaitzeko 20 minuturen faltan, basurdeak lehen aldiz aurreratu ziren markagailuan. Hain zuzen, 13-15 jarri ziren aurretik. Partidaren amaieran Bathco hobeto moldatu zen. Erasokor jokatu zuten kantabriarrek, partidari buelta emanez.