Motozale bat hil da Foruan
Domeka goizaldean gertatu zen istripua BI-2235 errepidean, Forua parean. Daelim 125 moto baten istripuaz ohartarazten zuen dei bat jaso zuen SOS Deiakek 02:23ean. Motoaren gidaria lurrean zegoen konorterik gabe. Medikalizatutako anbulatzia bat mugitu zen istripuaren gunera, baina ezin izan zuten ezer egin. Hildako motozaleak 49 urte zituen.