Logroñoko (Errioxa, Espainia) Promete taldearen aurkako partidua irabazita, ligako bosgarren garaipena eraman du etxera Gernika Bizkaia taldeak. Aurreko asteko porrota gainditzea lortu du asteburuan 51-68 irabazita.
Gogor hasi zuten partidua gernikarrek Logroñokoen kantxan, markagailuan 0-8 jarrita. Hala ere, hainbat akats egin ostean, markagailuan atzean bukatu zuten lehenengo laurdena Gernikako jokalariek: 17-16.
Bigarren laurdenean estutu egin zuen Logroñoko taldea Gernika Bizkaiak, eta horretan asko lagundu zuten Mosbyk sartutako zazpi puntuek.
Batak besteari ez zion erraz jarri garaipena eskuratzeko, eta laugarren laurdenerako markagailua nahiko orekatua zegoen. Gernika Bizkaiaren dinamika, dena den, hobea izan zen. Azkenean, Mosbyren tripleak izan ziren errixoarren eta bizkaitarren arteko lehia epaitu zutenak.