![Gernika-Lumoko Gure Esku Dago-k maiatzean egin zuen mosaikoa/Endika Urlezaga](http://busturialdea.hitza.eus/site/files/2014/11/GURE_ESKU_DAGO_GERNIKA_LUM-300x198.jpg)
Gernika-Lumoko Gure Esku Dago-k maiatzean egin zuen mosaikoa/Endika Urlezaga
Azaroaren 9an Katalunian egingo duten kontsulta dela eta, euskal herritarrek ere erabakitzeko eskubidea defendatzeko eta gauzatzeko duten eskubidea aldarrikatuko dute zapatuan, azaroaren 8an, Donostiako Zurriola hondartzan. Horretarako, mosaiko erraldoia egin gura dute, eta hara joateko autobusak ipini dituzte Busturialdetik. Bermeotik, Busturiatik eta Gernika-Lumotik aterako dira, hain zuzen.
Mosaikoan parte hartzeko, gainera, txartelak erosi beharko dira aldez aurretik (5 euro). Bermeon, esaterako, Goiko Plazako BBK lokala izandakoan erosi ahalko dira, azaroaren 8a bitartean. Leku berean, gainera, autobuserako izena emateko aukera izango dute herritarrek. Horretarako, astelehenetik barikura, 18:00etatik 20:00etara egongo dira Gure Esku Dago ekimenaren kideak bertan.
Busturian, mosaikoan parte hartzeko txartela erosi gura duenak 617215041 telefono zenbakira deitu beharko du; azaroaren 6a izango da txartelak erosteko azken eguna. Zapatuan Donostiara joateko autobusa Axpetik aterako da zapatuan, 09:00etan, baina ezin daiteke izena eman, autobusa beteta dagoelako.
Gernika-Lumon, berriz, Lagun Etxea tabernan eros daitezke mosaikoan parte hartzeko eta autobuserako txartelak, azken horiek 7 euroan. Azaroaren 5a izango da horretarako azken eguna.