Hain zuzen ere, saihesbideko lanen baitan Artikeko biaduktua eraikitzen hasiko dira tarte horretan. Hori eraikitzeko, kale horietatik, hormigoizko habeak eroango dituzten garraio bereziak pasa beharko direla azaldu dute Bermeoko Udaletik. Hala, datorren eguaztenean, azaroaren 5ean, 21:00etan, askatasun eta artike bideak hutsik egon beharko dira, auto barik, alegia. Sahiesbideko lanak direla eta, azaroaren 5ean, gauez, sartuko dira herrira garraio astunak. Horregatik, Askatasun bideako zein Artike bideako edukiontziak lekuz aldatuko dituzte, baina kale horien inguruan kokatuko dituztela azaldu dute Bermeoko Udaletik.
Horrez gain, azaroaren 6an, Artike bideko zubi paretik (Irastorza lantegitik aurrera) trafikora moztuko dutela jakinarazi dute, 08:00etatik aurrera eta lanak amaitu bitartean, tramu hori semaforo bidez erregulatuta egongo dela diote.
Udaletik laguntza eskatzen die herritarrei. Gainera, aipatu datetan aldaketak egon daitezkeela adierazi dute, hala ere, egotekotan herritarrak jakinaren gainean izango dituztela aipatu dute.