Teknologia berrien inguruko programa prestatu du Bermeoko Gizarte Ongizate Patronatuak
Teknologia berriek eskaintzen dituzten abantailak eta arriskuak azaltzeko asmoz garatu du Bermeoko Gizarte Ongizaterako Udal Patronatuko (GOUP) Gizarte Heziketarako Esku-Hartze Taldeak (GHET) programa hori. Gurasoei zuzendutako programa izanez, ikastetxeetan eskainiko da aipatu programa, baina oraindik datak zehaztu barik daude. Hala eta guztiz ere, bi orduko lau saiotan garatuko dela jakinarazi dute.
Adingabeek teknologia berrien erabilera «oso barneratuta» dute gaur egun, «sozializazio esparru modura ikusten dute, agertu daitezkeen arriskuez kontziente izan barik», azaldu dute. Sor daitezken egoera horiei aurre egiteko «garrantzitsua» da, Patronatuaren arabera, gurasoei baliabide ezberdinak eskaintzea, «gurasoen kontrolerako programak ezagutzera emanez, besteren artean».
Gizarte Heziketarako Esku-Hartze Taldeak gurasoak programa honetan partzera gonbidatu ditu: «denon artean agertu ahal diren arriskuak ahalik eta arinen detektatzeko, eta era berean, adingabeen ongizatea bermatzeko».
Programaren datak oraindik zehaztu barik daudenez, gurasoek informazio guztia ikastetxeen bitartez jasoko dutela jakinarazi dute.