Real Unioneko jokalariak gol bat ospatzen
Saiatu ziren, eta partidaren zenbait momentutan hobeto jokatu zuten. Hala ere, Gernikak ezin izan zuen menpean hartu Real Union Federazio Kopako finaleko bueltako partidan, atzo.
Gipuzkoarrak Ozkoidiren areaz kanpoko jaurtiketa bategaz aurreratu ziren markagailuan. Gernika nagusi zen zelaian, baina Real Unionen atezaina fin ibili zen. 2-0ekoa, bestalde, Saizarrek sartu zuen. Finaleko bi partidak kontuan hartuz gero, Gernikak 3-1 galdu du Kopako finala.
Javi Luaces gernikarren entrenatzaileak ligan ohikoak ez diren jokalariak, eta gazte mailako zenbait jokalari erabili ditu Federazio Kopan. Hala, bertokoek lan ederra egin dute, ia-ia 2.B mailako talde bati finala irabaztekotan egon baitira.