Bidegorriaren lehen 200 metroak egiteko lanak hasi ditu Gernika-Lumoko Udalak, eta hori pozez hartu du Bidegorridxe Gernika-Lumon ekimenak. Bizikletaren erabilera sustatzeko eta bultzatzeko Gernika-Lumok behar duen azpiegitura dela dio, baina zenbait eskaera ere egin dizkio udalari. Besteak beste, Gernika-Lumoko Mugikortasun Plana adostu eta onartu dezan, lan pograma eta aurrekontu zehatzekin. Gainera, bidegorria lehenbailehen erdigunearekin lotzeko eskatu du, herritarrek gehien erabiltzen dituzten guneak eta eraikinak aintzat hartuta. Halaber, Busturialdeko bidegorria egiteko eskatu nahi diote Bizkaiko Foru Aldundiari, Muxikan hasi eta Bermeoraino.
Era berean, bidegorriaa autoentzako aparkalekuen ondotik egin dutela azaldu dute, eta, segurtasuna bermatu asmoz, arazo horri konponbidea emateko eskatu diote udalari.